Ekimen hau HIrugarren Adinekoen Ongizaterako Alkarteak (ABTE Granadako Candelaria) sustatzen dihardu. Oinarrizko bitarteko bihurtu gura dau jokabide txarrak prebenitzeko, atzemateko, zigortzeko eta ezabatzeko eta biktimei laguntasuna eta erreparazionoa bermatzeko. Familia eta Biziaren Defentsarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak babestutako ekimena da (agiria: hemen).
Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Karitate eta Zuzentasunerako ordezkaritzek, Caritas erakundeak eta Bizian gora mobimentuak be bat egin dabe ekimen honegaz. Eleizbarrutian lan egiten daben -Barria, Begoña (gotzaitegia) eta mandatudun laikotza- guztiei dei egiten deutse parte hartu dagien.
Eskuragarri dagoz sinadurak batzeko orrian Helduak-familia bulegoan (Barria, Plaza Barria, 4), EKO-ACG bulegoan (Barria) eta Gotzaitegiko Idazkaritzan (Begoña). Ziurtagiri digitala dauanak online sinatu daike: https://www.boreal.es/ilp/proteccion-maltrato-mayores.
Ekimenaren sustatzaileen esanetan, “honen bitartez,eleizbarruti lez pertsona nagusien alde dogun konpromisoa agerian jarri gura dogu. Beraz, dei egiten deutsuegu agiria sinatu dagizuen eta, ahal izan ezkero, errealitate hau agertzera emon dagizuen”.






