Leon XIV.a Aita Santuak aurtengo kanpainarako kaleratu dauan mezuagaz bat dator jardunaldia. Mezu horretan, «giza ahots eta aurpegiak jagon» esan deusku, egia erraztasun handiz desitxuratzen dan gizarte honetan, gardentasuna eta konfiantza nahitaezko balio dirala gogoratzeaz batera.
Kerman Lopez bikario nagusiak gutuna bialdu deutse alkarteei, kontuak emotea betiko eskakizun ebanjelikoa dala esanez. Gainera, bere esanetan, “parte-hartze bako gardentasuna, erdizka geratzen da. Bere alkartearen ekonomia-egoera ezagutzen dauanak entzun baino gehiago egin behar dau: galdetu, proposatu eta guztion ondasunen inguruko erabakietan parte hartu behar dau”.
Ekonomia-txostenak parrokia bakotxerako
Jardunaldi hau dala-eta, eleizbarrutiko gerentziak parrokia bakotxarenzako ekonomia-txostenak prestatu ditu. Dalako txostenok laster helduko dira parrokietara gotzain bikarioen bidez. Honeek parrokietako moderatzaileen esku itziko dabez euren alkarteetan aurkezteko.
Bikario Nagusiak, gainera, dei egin dau “urrats zehatz hau emotera: ekonomia-egoeraren barri emon zuen inguruan, ohiko bideetatik”.
Autorpena ekonomia arloan diharduen boluntarioei
Bikario nagusiak boluntarioei esker ona emonez amaitu dau idatzia. “Eskerrik asko! Euren borondatez eta isilean, zuen alkarteetako kontuak eroaten dozuezanoi. Beren-beregi autortu gura dogu askotan ikusi be egiten ez dan, baina gure eginkizuna ahalbidetzeko nahitaezko dan zerbitzu hori. Bihotzez eskertzen deutsuegu”







