14-05-2026 Matías, apóstol
14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

Zapatuz jaialdiari hasiera emongo deutson Ana Aguado organistak (Palencia 1984), Europa eta Asiako hainbat herrialdetan emoten ditu organo-kontzertuak, ziklo eta jaialdi entzutetsuetan (Musika Hamabostaldia, Antxinako musikaren inguruko jaialdia Bartzelonan, Santanderreko nazinoarteko jaialdia, Bach Vermut, Erlejino-musikaren astea Cuencan…) parte hartuz.

Organo-irakasle izan da Malagako Goi Kontserbatorioan eta Leoneko Kontserbatorio Profesionalean eta, gaur egun, irakasle-lanetan dihardu Palenciako Kontserbatorio Profesionalean.

Maiatzak 22, Jesus Gonzalo

Jaialdiko bigarren kontzertua jesuiten egoitzako eleizan ospatuko da, maiatzaren 22an, 20:00etan hasita. Jesus Gonzalok. (El Burgo de Osma, 1967) jardungo dau, “De Cabezón a Eslava. Una visión historicista de la música orgánica española” dalakoaren haritik.

Aditu entzutetsua da iberiar organoan eta bere errepertorioan (XV-XX gizaldiak) eta mila kontzertutik gora emon izan ditu mundu osoan. Gainera, “El órgano” irratsaioa zuzentzen dau Radio Clásica irratian eta organo historikoen konponketarako taldeetan erantzukizun-karguak ditu.

Jesus Gonzalo
Jesus Gonzalo

Rita Morais eta Xabier Urtasun

Rita Moraisek (ahotsa), Xabier Urtasun organoan dala, maiatzaren 24an jardungo dau, 20:00etan, Indautxuko Karmengo Ama eleizan.

Rita Moraisek 2023an egin eban debuta Gran Teatre del Liceu dalakoan, Monteverdiko «L’Incoronazione di Poppea» deritzanean, Jordi Savallen zuzendaritzapean.

Xabier Urtasun Iruritan (Nafarroa). Hainbat musika-tresnaren inguruko ikasketak egin eta Musikako Goi Titulua -Pedagogia espezialitatea- lortuta, hainbat alditako tekla-musikari buruzko jakin-mina biztu jakon. Klabezin-irakaslea da Ituñako Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta Musikeneko pedagogia-sailean.

Xabier Urtasun eta Rita Morais
Xabier Urtasun eta Rita Morais

Organoa lau eskutara

Mikel Ansola eta Johannes Friederichek lau eskutara joko dabe organoa aurtengo jaialdiari amaiera emonez. Honako honeen piezak joko dabez: Wolfgang Amadeus Mozart, Robert Schumann, Jon Laukvik, Gustav Merkel, Louis Vierne, Jesús Guridi. Kontzertua maiatzaren 30ean izango da, Bilboko San Felicisimo eleizan, 20:00etan. 

 


 


 

Mikel Ansola Markina-Xemeinen jaio zan 2000ean. Stuttgarteko Petruskircheko organista titular izan da. Gainera, Markina-Xemeinen egiten daneta aurton VII. ekitaldia ospatuko dauan ‘Musika Haizeak’ jaialdiaren koordinatzailea da. 

Johannes Friederichek (Munich, 2000), organoa eta klabezina jotzen ditu eta zuzendari be bada. Eleiz-musika ikasi eban Hochschule für Musik und Theater München eta Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart dalakoetan.

Organo-jaialdia
Kartela
La organista Ana Aguado

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika, Organoa