15-05-2026 Viernes, VI semana - pascua
14.05.2026

HOACen deia, “parte hartu eta eraldatzeko”

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.

“Parte hartu eraikitzeko” goiburuaren harira batuko dira. Ehun lagun inguru batuko da Eukaristian, jentaurreko eukaristian eta gainerako jardueretan, “lana zaindu, bizitza zaindu” kanpainaren barruan. 

Lan, ekonomia, politika eta ekologiaren arloan egundoko aldaketak bizi doguzan testuinguruan, konpromiso sozial eta demokratikoak behera egin dauala nabarmendu eta horren inguruan gogoeta egingo da.

Jorge Torralbo HOAC mobimentuko eleizbarrutiko presidentearen esanetan, “el discurso dominante en nuestra sociedad actual tiende a fortalecer la interiorización del individualismo más feroz”. Azaldu dauanez, jardunbide honek “la lógica del ‘sálvese quien pueda’ y del ‘no hay nada que hacer para cambiar las cosas’” sustatzen dau, Frantzisko aita santuak zein Leon XIV.ak “ezintasunaren kultura” lez salatu izan daben errealitatea. 

HOAC

“Gu” berreskuratu

HOAC mobimentutik, alkarte esperientzia eta baterako protagonismoa berreskuratzea proposatzen dabe. “La participación no es un gesto burocrático; es una necesidad fundamental de la persona. La participación conecta, inspira y empodera”, azaldu dau Txerra Blanco Olalla mobimentuko Durangaldeko arduradunak.

Eguneroko bizitzatik alkartasun eta eraldaketarako eremuak sustatzera deitzen dabe. Dei horrek zuzenean bat egiten dau Frantzisko aita santuak behin eta barriro aldarrikatu ebanaz: benetako “bategitearen kultura” sustatu. Gainera, behetik, bazterketa eta behin-behinekotasunaren ondorioak jasaten dabezanen eskutik, “itxaropena antolatzea” sustatu eban.



https://noticiasobreras.es/2026/05/convocatorias-diocesanas-con-motivo-del-diahoac2026/

Imagen del acto público en la plaza de Orduña.