14-05-2026 Matías, apóstol
11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

Asteburuko jardueren laburpena:

Virgen del Cisne

“Alkartearen parte-hartze biziagaz”, La Virgen del Cisne dalakoaren 10. urteurrena ospatu zan Bilboko San Anton parrokian, familia mezan, amaren egunagaz batera. 

La Virgen del Cisne: 10. urteurrena San Antonen

Sendotzak La Peñan

Zapatuz arratsalde berezia bizi izan eben La Peña auzoan. 19 eta 21 urte bitarteko zortzi neskek sendotzaren sakramentua jaso eben, “urrats esanguratsua emonez euren fede ibilbidean eta alkarteagazko konpromisoan”.

On Joseba Segura buru zala egin zan ospakizuna, “hunkidura, poz eta itxaropenez beteta egon zan eta zortzi nesken ondoan izan ziran euren senide, lagun eta auzotarrak”.

Sendotzak La Peña auzoan
Sendotzak La Peña auzoan

Otoitza LGTBIren aurkako gorroto bako munduaren alde Sestao Pastoral Barrutian

Berrogeta hamar lagun baino gehiago batu zan zaptuz Sestao PBak eta Betania alkarteko kideek antolatutako otoitzaldian. 

LGTIren aurkako gorroto bako munduaren aldeko ospakizuna Sestaon

“La parábola del Buen Samaritano -azaldu eben azkenean- ha iluminado a todos y ayudado a comprender que muchas veces miramos con las gafas que no son las de Dios: los prejuicios, los miedos, la incomprensión, o las criticas. ‘Danos Señor, tu mirada y entrañas de compasión para encontrar tu rostro en cada hermano y hermana‘”. 

Hauxe izan zan bertaratutako guztiek egin eben otoitzaren sena: “Que como el samaritano comprendamos que  el prójimo no es quien se parece a mi sino quien necesita mi compasión”.

LGTIren aurkako gorroto bako munduaren aldeko ospakizuna Sestaon
LGTIren aurkako gorroto bako munduaren aldeko ospakizuna Sestaon
LGTIren aurkako gorroto bako munduaren aldeko ospakizuna Sestaon

Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Ipar-Hegoaldea ikastaroaren azken saioa be ospatu da asteburu honetan:

Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Gaixoen oliadura Portugaleten

Zazpi emakumek ospatu eben gaixoaln oliaduraren sakramentua atzo, Gaixoaren Pazkoaren egunez, Portugaleten, alkarteak eta Osasun Pastoraltzarako boluntarioek lagunduta. 

Amaieran, otoitz eta Artzain Onaren salmoa jasoten dauan oroigarri bana emon eutsien.

Gaixoen oliadura Portugaleten
Gaixoen oliadura Portugaleten
Gaixoen oliadura Portugaleten

Gaixoaren Pazkoa Igorren

Gaixoaren Pazkoa Igorren

Alkartearen eguna San Fausto PBan

Jente asko batuta eta giro ederrean osptu zan Basauriko San Fausto PBko alkartearen eguna San Jose ikastetxean.

Aniversario d ela Virgen del Cisne, en San Antón