11-05-2026 Lunes, VI semana - pascua
11.05.2026

“Maria eta emakumezkoaren nortasunak” saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

Saioan parte hartzeko, ezinbesteko da aurretik izena emotea: hemen.

berbaldia Emakumeak. ETPI

10 euroko diru-laguntza. Antolatzaileen esanetan, “dirua ez daitela ekitaldian parte hartzeko eragozpen izan”.

Ez da bazkaria sartzen, baina lekua zabalik egongo da eguerdian eta gura dauanak bertan bazkaldu leike (mikrouhin-labea dago janaria berotzeko).