Barriak
Etiquetado como: ETPI
Bilboko gotzaina: "Indarrean da salbazinorako kristau proposamena"
"Salbazinoaren preminarik" ez dauala uste dauan gizarte honetan, salbazinorako kristau proposamena indarrean dala esan eban atzo On Joseba Segura Bilboko gotzainak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatu eta Estrella Moreno bertoko zuzendariak aurkeztu eban ekitaldiaren barruan jardun eban gotzainak.
Eguenean hasiko da "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia
Datorren eguenez, urriak 30, hasiko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bokazino Pastoraltzagaz batera, antolatu dauan "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia. Barrian (Plaza Barria, 4, Bilbao) ospatuko da eta gaztetxo, gazte eta helduen prozesuetan laguntzen daben pertsonei eta akonpainamendurako erak aztertu gura dabezanei zuzenduta dabo batez be.
Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurkezpena gaur arratsaldez Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Eleizbarrutietako Misinoek eta Carotas Bizkaiak antolatzen daben Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena izango da gaur arratsaldez Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), 19:30etan. Bide batez, beste hau iragarri gura dogu: DOMUND eguna dala-eta, datorren eguenez, urriak 9, …
Jokin Pereak “El misterio cristiano de la luna” bere liburua aurkeztuko dau
Datorren barikuz, irailak 26, Jokin Perea Gonzalez teologo eta eleizbarrutiko abadeak "El misterio cristiano de la luna" bere liburua aurkeztuko dau Barakaldoko Miranda egoitzan. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Miranda Fundazinoaren zaintza iraunkorrerako guneko aretoan(Miranda etorb., 4. Barakaldo. Bagatza metro geltokia).
Mª Jose Aranaren "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburuaren aurkezpena
María Jose Arana teologoak "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburua aurkeztuko dau Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kurtsoko jarduerei hasiera emonez. Ekitaldia bihar -irailak 23, martitzena- izango da Barriako areto nagusian (Plaza Barria, 4) eta, besteak beste, Estrela Moreno institutuko zuzendariak jardungo dau.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak kurtsorako egitaraua aurkeztu dau
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) aurkeztu dau kurtsorako egitaraua. Institututik azaldu dabenez, "egitaraua elizbarrutiko azpimarrak kontuan hartuta eta errealittea entzunda prestatzen saiatu gara". Lehenengo ekitaldia irailean bertan izango da, hain zuzen be, Maria Jose Arana eleizbarrutiko teologoaren "La espiritualidad de María Magdalena, vivida …
Zabalik da Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea
Ipar-Hegoaldea alkartasun-ikastaroaren ekitaldi barria ospatuko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzak, Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza erakundeen laguntzagaz, antolatuta. Misino-kontuetan hezi eta Ipar-Hegoaldea alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartu gura daben hogeta bat urtetik gorakoentzat da eta amaieran Hegoaldeko …
Bizkaiko gazte batzuk Togon eta Bolivian misinoa biziz
Bilboko eleizbarrutian Iparra-Hegoa proiektua hasi zanetik, 400 gazte inguruk, batez be emakumeek, egin dabe ikastaroa. Horreen artetik 180 inguruk udako esperientzietan parte hartu dabe. Aurten, gazteek Togon eta Bolivian bizi izan dabe murgiltzea. Bizipenez eta gogoetaz beterik itzuli dira. Ainhoa Riañok Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa batean adierazo dauenez, …
"Liturgia eta sinodo-sena", Paula Depalma irakaslearen eskutik
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldia antolatu dau eguenerako -maiatzak 29-. Paula Depalma Teologia Dogmatiko-sakramentalean doktore eta Liturgiako irakasleak jardungo dau 18:30etatik aurrera, "Liturgia eta sinodo-sena" gaiari buruz, Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua).
Amazonaseko Eleiz Biltzarreko presidenteordea, Bilbon
Datorren astelehenean, Mauricio López Amazonaseko Eleiz BIltzarreko presidenteorde, osoko giza garapenerako Dikasterioko eta Sinodo-seneko Eleizaren aldeko Sinodoko talde metodologikoko eta bideratzaileen taldeko kide eta PUAM Amazonaseko Unibertsitate-programako zuzendariak gure eleizbarrutia bisitatuko dau. Mauricio Lopez Frantzisko Aita Santuaren gertuko gizona izan da …
Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman
Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan.
Eleizbarrutiaren omenaldia emakumeari: autorpena, aldarrikapena eta kultura
Bilboko eleizbarrutiak aldarrikapena eta oroitzapena egiten dihardu Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta. Eleizbarrutiko hanbat parrokia eta erkundetan egin dabez ekitaldiak bardintasunaren aldeko borroka, dagoeneko gure artean ez diranen osoitzapena eta egunez egun alkartea eraikitzen dabenenganako esker ona buztartuz. Eleiz Museoan, "Emakumeak artean" erakusketa dago ikusgai; Balmasedan, Zornotzan, Sestaon, Igorren, Bermeon, BIlbon..., eta EBI EBI sareko 18 ikastetxeak dagozan lekuetan, M8 ospatu da.
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko kontsiliario eta Astrabudua-Erandio PBko abade dan Pepelu Iglesiasek gidatu eban saioa.
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban
Joan dan zapatuz, martxoak 6, gotzaina buru dala, eleizbarrutiko arlo desbardinetako ordezkariek osotzen daben Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) bat zan Bilbon. Partaidetza zabala izan zan eta Bizkaiko Eleizaren bizitza eta geroari begira esanguratsuak diran gai nagusiak landu ebezan. Deustuko Unibertsitateko teologia-fakultatearen ordezkari barri dan Francisco Jose Ruizi egiaztagiria emon jakon eta hainbat urtez Vida ascendente / Bizian gora mobimentuaren ordezkari izan dan Tomy Rodriguez agurtu eben. Honen lekua, Maria Jesus Beascoechea presidente barriak hartuko dau.
San Juan de Dios hospitalitatea: "gizatasuna dakarren sentimentuak berresteko ekintzak"
San Juan de Dios eguneko (martxoak 8) ospakizunen barruan, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan barikuz Santurtziko ospitaleko kaperan ospatu zan Eukaristian. HOmilian, San Juan de Dios hospitalitatearen karisma nabarmendu eban, "bere izateko eta maitatzeko era", 100 urteotan erakutsi dabezan "errrai hunkitzaileak, gizatasuna eragiten daben sentimentu horreen egia berresten daben ekintzak". Ospitaleko gizon eta emakumeen lanaren garrantzia azpimarratu eban eta baita eurei laguntzen deutsien boluntarioena be. Carlos Perez Buenoren zuzendaritzapean jardun etan Bizkaiko Erizaintzako …
Erlejino-askatsuna munduan txostenaren aurkezpena Bilbon
Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari Aita Santuaren Fundazinoak Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkezuko dau bihar, 19:00etan, Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58). On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACN Espainiako zuzendariak eta aita Patrick Akpabio Nigeriako abadeak esku-hartuko dabe ekitaldian.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia
Garizuma-aldiaren hasieratik dago ikusgai Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian (Uribe Kosta behekoa PB) Playmobil irudiez egindako Garizuma eta Pazkoaren irudikapen berezia: "Garizuma Jesusegaz eta Pazkoa Jesusegaz".
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra dala-eta, bertan Xabi eskualdean estimu handian eukien 21 urteko mutila eta beste bost lagun hil ziran-eta, bi Barakaldokoak.
Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez osotuta dagoan Txipli-Txapla zortzikotea izango da protagonista, Karmele Barrenaren zuzendaritzapean.



