08-05-2026 Viernes, V semana - pascua
08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
Lechosa liburua

«Obrero fiel del Reino de Dios» liburua, zortzi ataletan banatuta dago: agurrak irratian, homiliak, Eleizbarrutia, otoitza eta esperientzia erlijiosoa, erretiro eta berbaldiak, langile pastoraltza, osasun pastoraltza, artikuluak eta gutunak.

Esteka QR kodeari erantsi jako eta horren bitartez erraz eskuratu daitekez Juan Mariren pastoral idatzi gehienak. Liburua, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) saltzen da.

https://bizkeliza.org/noticia/un-libro-en-recuerdo-a-juan-mari-lechosa-obrero-fiel-del-reino-de-dios/

Juan Mª Lechosa.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: ETPI