Jarduera hiru talderi zuzenduta dago: kristau sarbideko azken txanpan dagozan gazteei, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei eta helduei.
“Taize ez da bidaia bakarrik, gelditzera, entzutera, bereiztera eta apaltasun eta alkartasunetik fedean sakontzera deitzen dauan esperientzia eraldatzailea baino. Lagun askok adierazo dauanez, topaketa hau funtsezko une izan da bere bizitzako ibilbidean eta ibilbide espiritualean”.

Taize otoitzak
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik bide egin dabe hilabeteotan, Taize otoitzakaz. Alkartzekko, isiltasun eta otoitz egiteko eremuak dira.
Kurtso honetako azkena maiatzaren 28an izango da, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. “Aukera ona izango da sakontzen jarraitzeko eta udari begira geure burua prestatzeko”.
Ez da nahitaezkoa otoitzaldi honeetan parte hartzea udako esperientzian izena emoteko. Proposamenak bereizi eta osagarriak dira eta bakotxak bizi dauan unearen eta prestasunaren arabera bat egin leike.
Deialdia:
Taizen udako esperientzia bizitzera, norbere buruaren hazkunderako, hazkunde espiritualerako eta alkarte bizipenerako aukera lez.
Kurtsoko azken Taize otoitzaldian parte hartzera, ibilbidea burutzeko.
- Ekimenaren barri emon
Gehiago jakiteko edo parte hartzeko asmoa izan ezkero, idatzi hona: infanciajuventud1@bizkeliza.org






