04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euskal Herriko 12 herritan garatuko da “Camino Escena Norte” egitaraua
05.09.2023

Euskal Herriko 12 herritan garatuko da “Camino Escena Norte” egitaraua

Eleiz Museoko klaustroan aurkeztu zan atzo -astelehena- "Camino Escena Norte (CEN)" deitutako egitasmoa. Honen bitartez, trukea sustatu gura da arte eszenikoen arloan, irailaren 17tik urriaren 22ra garatuko dan egitarauaren haritik 60 lekutan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Herrian eta Nafarroan. Gehiago jakiteko: hemen

Donejakue Bidearen Iparraldeko zatiko hainbat lekutan kokatutako beste hainbat erakunderen alkartzetik sortu zan egitasmo hau. Bertan parte hartzen daben lurraldeetako lan eta konpainien mobikortasuna ahalbideratzea da helburuetako bat. Arduradunen esanetan, egitarau honek ondarea eta arte eszenikoak bat egitea dakar eta, horren eraginez, normalean arte eszenikoak garatzen ez diran lekuetan eskainiko dira emonkizunak. 

2023ko ekitaldia

Euskadin, 12 herritan eskainiko dira CEN ikuskizunak, hain zuzen be, Gipuzkoako Hondarribia, Zarautz, Mutriku eta Eibarren, Bizkaiko Gernika, Elorrio, Muskiz eta Bilbon eta Arabako Zigoitia, Agurain, Bastida eta Vitoria-Gasteizen (egunen eta egitarauaren inguruan gehiago jakiteko: www.escenanorte.com)

Camino Escena Norte (CEN) jardueraren bosgarren ekitaldia ospatuko da aurton, gora egin daualarik trukean parte hartuko daben konpainien, profesionalen eta publikoen kopuruak. Antzerkian, dantzan eta mobimentuaren arteetan aritzen diran 15 konpainiek eta zirko barriak euren ikuskizunak eskainiko dabez 60 lekutan.

“Camino Escena Norte (CEN)” jardueraren aurkezpena
Ana Meabe, agerraldian

Atzo aurkeztu zan egitaraua Bilbon, Ana Meabe parte hartuko dauan konpainiako kidea, Pablo Leon Gasalla Asturiaseko Printzerriko Kulrtur Ondarearen saileko zuzendari nagusia, Juan Antonio Gonzalez Kantabriako Gobernuko Kultur eta Ondarearen saileko zuzendari nagusia, Begoña Ibarra Bizkaiko Foru ldundiko Kultur saileko zuzendaria, Mª Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur saileko zuzendaria, Inmaculada Sanchez Arabako Foru Aldundiko Kultur saileko zuzendaria, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustapenerako zuzendaria eta Ignacio Apezteguia Nafarroako Gobernuko Kultur saileko zuzendaria bertan zirala. Jacobo Sutil AGADICeko (Axencia Galega das Industrias Culturais) zuzendariak ezin izan eban parte hartu bere hegaldia bertan behera geratu zalako. 

Euskadin, Aboon Teatre, Eva Guerrero eta  Tanttaka Teatroa dalakoen lanak aukeratu dira ekitaldi honetarako.

Aurton, barritasun erara, ‘Camino Escena Norte’ dalakoak bomendatutako 30 ikuskizun aukeratu jasoko da Catálogo de Espectáculos Recomendados Camino Escena Norte goiburuaren azpian. Batzorde profesionalek eratutako katalogo honetaz baliatuz, kalitatezko ikuskizunak sustatu eta banatu ahal izango dira egitasmotik kanpo be. 

Antolaketa eta laguntasunak

Arte eszenikoen alkarte profesionalek sustatzen dabe CEN ekimena: Escena Galega (Galizia); EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria), Eskena (Euskadi) eta ESNA (Nafarroa). Azken honek aurton egin dau bat ekimenagaz Nafarroako erakunde sustatzaile lez. Guzti honeek Donejakue Bideko ibilbide historikoa programazino eszenikorako erreferentziatzat hartzen dauan egitarau honen garapen, kudeaketa eta ekoizpenerako beren-beregi sortutako Camino Escena Norte Agrupación de Interés Económico deitutako erakundean alkartzen dira. 

CEN ekimenak, esku-hartzen daben bost erkidegoetako gobernu eta erakundeen laguntza ekonomikoa jasoten dau: Galiziako Xunta, Axencia Galega das Industrias Culturais (Agadic) dalakoaren bidez; Asturiaseko Printzerriko Gobernua; Kantabriako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua, Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música (INAEM) dalakoaren ta Kultur eta Kirol Ministerioaren bitartez. A Coruñako Diputazino Probintzialak, Lugoko Diputazino Probintzialak eta Lugoko Kontseiluak be laguntzen dabe. 

www.escenanorte.com

Miembros de la organización en la presentación de ayer, en el Museo de Arte Sacro.