21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da Markinan ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldian izena emoteko epea
04.09.2023

Zabalik da Markinan ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2023-24 kurtsoari hasiera emongo deutsan "Goazen!" jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Parte hartu gura dauanak esteka honetan emon leike izena.

Jenteari parte hartzeko aukera emon ahal izateko, autobusak jarriko dira Eleizbarrutiko Bikaritza guztietan.

‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldiaren aurreko asteburuan, irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da. Hauxe da kurtsoko lehenengo jardunaldia eta “Goazen!” ekitaldiaren biharamunean, urriaren 1ean, alkartez alkarte ospatuko da kurtso hasiera, Bizkaiko Caritasen eta parrokien aldeko jardunaldiagaz batera.

2015ean hasita

Aurtengoa, ‘Goazen!’ kurtso hasierako jardueraren bederatzigarren ekitaldia ospatuko da eta lehengo aldiz Bilbotik kanpo. Aurreko ekitaldien inguruan gehiago jakiteko: hemen.

‘Goazen!’ 2023-24 jardueran izena emotea