02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Etorkin eta Errefuxiatuaren egunak abegitsu izatera bultzatzen gaitu
04.09.2023

Etorkin eta Errefuxiatuaren egunak abegitsu izatera bultzatzen gaitu

Jakitera emon danez, pastoral kurtsoa irailaren 30ean hasiko da 'Goazen!' ekitaldiagaz. "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" da 2023-24 kurtsorako aukeratutako goiburua. Irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko da. 

Frantzisko Aita Santuak, “Migratu ala gelditu aukeratzeko aske” aurtengo ekitaldiko goiburuagaz, migrazinoaren arrazoiez jabearazi gura gaitu, izan be, “etorkinek pobretasun, bildur eta etsipenaren eraginez egiten dabe ihes”. Bere mezuan, dei egiten deusku, gainera, konpromisoa hartu daigun arrazoi honeek ezabatu daiguzan eta “migratzearena, benetan aske hartutako erabakia” izan daiten. 

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik dei egiten dabe gure alkarteak harrera eta barne hartzerako eremu izan daitezan, gure etorkizuna jaioterrian ala beste edonok eraiki daigun. Horretarako, ezinbestekoa da bereizketa barik eta inor kanpoan itzi barik “hartzeko, babesteko, sustatzeko eta txertatzeko” prest dagoan alkartea.