09-05-2026 Sábado, V semana - pascua
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

1768ko margolan honek Pedro Llano kapitainak bizitako esperientzia larria kontatzen dau. Habanatik hurran, El Colon pakebotean joiala, bizirik atara zan urakan suntsitzailearen astindutik. Esker ona adierazoteko, La Arena hondartzan gailentzen dan mendixkaren gainean kokatutako Sokorruko Andra Maria ermitaren eraikuntza sustatu eban. Harrezkero, tenplua estu lotuta egon da inguruko marinel-ohiturari. 

Aitatutako artikuluak, Andra Mariarenganako debozinoak arrasto sakona itzi dauan Bizkaik beste leku esanguratsu batzuk be aitatzen ditu.

Zeberio

Zeberion, Zeberioganako Andra Mari ermitan, egur polikrimatu berezia aurkitu daiteke, hain zuzen be koruan, euskal Ars LIgnea estiloko polikromia gorri eta baltzean.

Aitagarria erretaulen rokoko multzoa, Domingo Gutierrezek egindakoa eta barrualdeko bailaran gordetako marinel-inguruko zin-opariak, baserri eta itsas inguruko alkarteen arteko lotura espirituala agertuz.

Karrantzan amaitzen da ibilbidea, hain zuzen be Buen Sucesoko Andra Maria santutegian. Hemen, urteak joan eta urteak etorri, ondare erlijiosoak iraun egin dau klima-gertakariei aurre eginez. Izan be, eraikinak zutik iraun eban 1941eko urakanaren ostean -jatorrizko kanpai-horma bota eban-. Gaur egun be, bailarako jenteak debozino asko deutso leku honi.

Mater Dei proposamenak agertzen dauanez, ermita honeek Bizkaiko paisaiaren atal esanguratsu dira eta alkarteen oroimenean be txertatuta dagoz. Artea, fedea eta tradizinoa alkartu egiten dira historiaz eta debozino herrikoiaz betetako lekuotan.

Retablo mayor de la ermita de Muskiz

Hemen argitaratuta: Kultura, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ondarea