11-05-2024 Sábado, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar inaugurauko da Felipe Arrese Beitiaren bustoa Otxandion
22.07.2023

Bihar inaugurauko da Felipe Arrese Beitiaren bustoa Otxandion

Bihar -domeka-, ordu batean, Felipe Arrese Beitiaren (Otxandio, 1841.eko maiatzak25-1906.eko urtarrilak 16) eskultura inauguratuko da Otxandion, eleizaren ondoan dagoan Andikoa plazan. Arrese Beitia, idazle eta olerkari izateaz gainera, gai erlijiosoak lantzen zituan eskultorea izan zan eta, batez be, altarak, irudi erlijiosoak eta kurutzeak egin ebazan.

Hainbat lekutan dagoz Arrese Beitiaren lanak. Urkiolan, Aquilino Ajuriagaz batera, eleizako altara nagusia margotu eta urre-kolorea emon eutsan. Arantzazun, Asisko san Frantziskoren irudia egin eban santutegian. Zornotzan, Andra Mari eleizako erretaula eta San Joseren altara landu ebazan. Lan gehienak, Otxandio jaioterrian egin ebazan, besteak beste, arimen altarako erretauka, Jesusen Bihotzaren, lau ebanjelarien, hiru bertute teologalen irudiak eta pulpitua.

Arrese Beitia euskal idazlearen bustoa aspalditik egoan Otxandioko Santa Marina eleizaren ondoan. Baina, orain dala urte bi, herriko jaietan, bustoa lurrean agertu zan. Orain, Eibarko enpresa batek busto barria egin dau eta bihar -domeka- jarriko dabe barriro. Bere senideetako batzuk bertan dirala egingo dan ekitaldian, Arrese Beitiak berak konposatutako abestia kantatuko dabe.