06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erromesaren bedeinkapenak Bizkaian, Santiago egunez
22.07.2023

Erromesaren bedeinkapenak Bizkaian, Santiago egunez

Patxi Malo Santiago Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Idazkaritzako arduradunak oharra bialdu deutse Eleizbarrutiko parrokietako eta kultu-etxeetako arduradunei, uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren egunez, beren-beregi gure Eleizbarrutirako prestatutako erromesaren bedeinkapena emon daien.

Erromesaren bedeinkapen hau, Santiago de Compostelarako bidean Bizkaia zeharkatzen daben erromesei harrera egin eta laguntasuna eskaintzeko prestatu da eta, aldi berean, Patxi Malok azaldu dauanez, “gure Eleizbarrutian erromesen aldeko abegi- eta senidetasun-sena bizteko eta sustatzeko”.

Egokitzat jo ezkero, bedeinkapenaren idazkia Santiago eguneko liturgia ospakizunaren amaieran irakurtea proposatzen da.

Idazki hau 20 hizkuntzatan dago. Gehiago jakiteko: hemen

Señalización del Camino de Santiago.