27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabon-kantak Bilboko eleizetan
12.12.2023

Gabon-kantak Bilboko eleizetan

Bilboko 27 abesbatza eta koralek 16 kontzertu eskainiko dabez hainbat eleizatan, gaurtik urtarrilaren 4ra arte. Bilboko Udalak, hainbat parrokiagaz batera prestatu dauan 'Kultur Gabonak' egitarauaren barruan izango dira emonaldiak. Honako eleizetan ospatuko dira kontzertuak, sarrera doan dala: Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, La Peña, Alde Zaharra, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtu.

Gabon-kanten kontzertuetanparte hartuko dabe, besteak beste: Ars Canticum Ensemble, Jatorki, Mikel Deuna Abesbatza, Coro Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao, Arraizpe Agrupación Coral Pagasarri, Abesbatza Elkartea, Coro Emays, Begoñako Sustraiak Abesbatza, Bilbao Kamerata, Otxote Bilbo Argia, San Inazio Abesbatza, Coro Lagundi, Euskeria, Orfeón San Anton, Coro Gazte De Bilbao Musika, Deustoarrak
Abesbatza, Agrupación Coral Otxarkoaga, Andre Berri Abesbatza, Inmakuladako Abeslariak, Sanfran Korue, Otxote Lur Maitea, Iba Iubilo Bilbao Abesbatza, Gaudeamus, Asociación Coral Rossini De Bilbao, Ars Viva eta Coro de Ingenieros.

Egitaraua

  • Abenduak 12, 20:00etan.
    ARS CANTICUM ENSEMBLE Atxuriko Gizakundea eleizan.

  • Abenduak 13, 19:30etan
    JATORKI eta MIKEL DEUNA ABESBATZA Zorrotzako Mirarigilea parrokia

  • Abenduak 14, 19:30etan
    GARAIZARKO MATSORRIAK eta CORO CLUB DEPORTIVO BILBAO, Castaños auzoko Salbatzailea eleizan.

  • Abenduak 16, 20:15etan
    ARRAIZPE AGRUPACIÓN CORAL eta PAGASARRI ABESBATZA ELKARTEA Errekaldeko Arrosarioko Ama eleizan.

  • Abenduak 17, 12:00etan
    CORO EMAYS eta BEGOÑAKO SUSTRAIAK ABESBATZA Olalbelagako San Nikolas ermitan.

  • Abenduak 18, 20:15etan
    BILBAO KAMERATA San Frantzisko auzoko Paulako San Frantzisko parrokian (San Francisquito)

  • Abenduak 20, 19:30etan
    OTXOTE BILBO ARGIA eta SAN INAZIO ABESBATZA Txurdinagako Birjinetxeko Andra Mari parrokia

  • Abenduak 21, 20:00etan
    CORO LAGUNDI eta EUSKERIA Deustuko San Inazio eleizan.

  • Abenduak 22, 20:00etan
    ORFEÓN SAN ANTON eta CORO GAZTE DE BILBAO MUSIKA Abusu-La Peñako Artzain Ona eleizan.

  • Abenduak 23, 20:15etan
    DEUSTOARRAK ABESBATZA eta AGRUPACIÓN CORAL OTXARKOAGA Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian.

  • Abenduak 26, 18:00etan
    ANDRE BERRI ABESBATZA eta INMAKULADAKO ABESLARIAK Zabala-Aresti kondea egoitzako San Rafael eleiza.

  • Abenduak 27, 20:00etan
    SANFRAN KORUE eta OTXOTE LUR MAITEA Basurtuko Sortze Garbia eleizan.

  • Abenduak 29, 20:30etan
    IBA IUBILO BILBAO ABESBATZA eta GAUDEAMUS Santutxuko Karmelo eleizan

  • Abenduak 30, 19:30etan
    ASOCIACIÓN CORAL ROSSINI DE BILBAO Abandoko Asisko San Frantzisko (Quinta parrokia) eleizan.

  • Urtarrilak 3, 20:00etan
    ARS VIVA ABESBATZA Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.

  • Urtarrilak 4, 19:3l0etan
    MELODIKA ENSEMBLE Iralako Paduko San Antonio eleizan.

  • Urtarrilak 4, 19:30etan
    CORO DE INGENIEROS DE BIZKAIA Abandoko San Bizente Martiria eleizan.

Interior de la iglesia de la Encarnación iluminada para un acto diocesano.