27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
11.12.2023

Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia" gaiaren inguruan jardungo dau.

Corpus Christi parrokiatik deialdia egiten dabe hiltzaldira joateko. “Bene-benetan dinogu egokia dala entzutea, batez be garai honeetan, Jainkorik ez dala askoren ahotan entzuten danean, hori esateko euren burutazinoak dabezalarik arrazoitzat. Kristinauok geure fedearen barri emoten jakin behar dogu”.

Hitzaldi saila:

On Fernando Prado Donostiako gotzainak emon eutsan hasiera aurtengo ekitaldiari, “Krisiaren nondik norakoak, Aldaketarik preminazkoenak” berbaldiagaz. 

Azaroan, Fernando Perez Andreo Murtziako Institutu Teologikoko  teologia-irakasle eta Murtziako unibertsitatean masterrak “Jesukristo eta bere egitasmoa beti erdian” gaiaren inguruan jardun eban eta “La revolución de Jesús. El proyecto del reino de Dios” bere liburua aurkeztu eta sinatu egin eban.

Prado eta Perez Andreoren berbaldien audioak: hemen

Corpus Christi

2024

“Iraganean errotutako Eleizatik etorkizuneko Eleizara” gaiaz jardungo dau Javier Elzo Deustuko Unibertsitateko soziologia-irakasle erretiratuak urtarrilaren 16an.

Mahai-ingurua

Otsailean, mahai-ingurua ospatuko da eta bertan izango dira: Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa; Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko ekipo ministerialeko kide eta BAMeko Unibertsitate Pastoral eta Hedaènerako arduraduna. “Zelan aurrera egin etorkizuneko parrokiarantz” gaiaz jardungo dabe. 

Martxoaren 12an ospatuko da azken berbaldia, “Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako” goiburuaren haritik hitz egingo dauan Carlos Gil Arbiol Deustuko Teologia-fakultateko Idazteuneko irakaslearen eskutik. 

Miguel Ramón Viguri.