27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
11.12.2023

Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean

Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".

Kolonbiar alkarteetan oso sustraituta dagoan ‘Fiesta de las Velitas’ deitutakoa ospatu dabe eta NIkaraguan bakarrik daben debozinoa, ‘las Griterías” dalakoa. Gainera, boliviar alkarteagaz bat egin zan “Virgen de Cocota” dalakoarenganako jaieran, “fede eta kultur lokarriak estutuz”.

Alkarte latinoamerikarra

Alkarte latinoamerikarra

Egun bizi-bizi eta aberasgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat

Urdanetaren esanetan, “gure esker ona adierazo gura deutsegu, alkarte latinoamerikarren harrera eta txertatzean eraginkortasunez parte hartuz, euren ate eta bihotzak zabaldu dabezan parrokiei. Euren laguntza eta berotasuna ezinbesteko dira alkarregaz bizi dogun fedeari lotutako batasun eta ospakizunezko bidean”.

Alkarte latinoamerikarra