27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako ‘Bengo-lekun’
11.12.2023

Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako ‘Bengo-lekun’

Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, "Etorkinak: immigrazinoari lotutako bost lekukotasun" saioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo-leku' lokaletan, abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinaren Nazinoarteko Egunaren inguruan. 

Parrokiatik azaldu dabenez, ekitaldiaren helburua, etorkinen inguruko kontuak zuzenean ezagutzea da: “Etorkin bik euren esperientzia kontatuko deuskue: zergaitik etorri ziran, zelan etorri ziran eta zer aurkitu eben hona heltzean. Euren etxean etorkinaren errealidadea jaso daben familia biren esperientziaren barri emongo deuskue beste lekukotasun bik. Azkenik, legez kanpo dagozanek Europara heltzean aurkitzen daben errealidade legala ezagutuko dogu: zailtasun legalak, itxaronaldiak, zer da lehenengo, lan-kontratua ala lan-baimena? Gertu dogun eremua da immigrazinoarena, baina kopuruak, zenbakiak baino ez dozuz ezagutzen: zenbat datorren, zenbat hilten dan…”.