27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
10.12.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Abendualdia eta Sortze Garbiaren Eguna

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatu da Seminarioaren Eguneko eukaristia Begoñan -zapatuz grabatu zan- eta zuzenean emon dabe ETB1etik. Eguerdian, Katedralean izan da buru Sortze Garbiaren eguneko Meza Nagusian.

Gabonak atarian

Hainbat jarduera Gabon-aldian

 Jaiotzazaleen Bilzaiko Alkartearen kanpaina. 

Eleiz Museoan: Gabon-gozokiak, Munduko jaiotzak eta  «Sorolla eta erlikiak» erakusketa.

Boluntarioen Nazinoarteko Eguna

Caritas BIzkaia erakundean 2.000 boluntario inguru dago. Parrokietan, Eleizbarrutiko administrazinoan, pastoralgintzan, erakundeetan, eskaut taldeetan…, be boluntarioek jarduten dabe; Eleizbarrutian, guztira, 5.000 boluntario inguru dago.

BizkaiaGara sarien lehenengo ekitaldia.

Boluntario lana eta gizarte partaidetza autortzeko ekitaldia.

Norai alkartearen “Etorkizuna Musikatan” ekimena saritu eben.

BizkaiaGara Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazinoak eta BBK-k sustatzen dabe.

Mezu kateatuak

“Mezu kateatu” barri bat kaleratu da

Eskolapioek argitaratzen dabe

Gogoeta eta ekintzarako proposamenak ingurua eta geure burua aldatzeko.

Durango

Durangoko Andra Mari basilikako eleizpea zaharbarritu eta barriro zabaldu da.

Eleizpe horretan ospatu ziran liburu eta disko azokaren lehenengo ekitaldiak.

Durangoko azoka

Juanjo Elezkano abadeak “Txori kantari” CDa kaleratu dau

Berbaldiak Corpus Christi parrokian

Berbaldia Bilboko Corpus Christi parrokian

MIguel Ramon Vigurik jardungo dau: “Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia”.

Hauxe da Astekoak. Eleizbarrutiko asteko barriak