09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Norai, 10 urtez kulturartekotasuna sustatzen
18.11.2023

Norai, 10 urtez kulturartekotasuna sustatzen

Gizarte-heziketa seneko Norai alkartea orain dala hamar urte sortu zan Miguel Angel Esnaola abadeak gidatutako gizataldearen bultzadaz. San Frantzisko auzoan pertsona guztiak barne hartzen dituan bizikidetzaren alde egitea da ekimenaren xedea. Hainbat ekimen garatu izan dabe inguruan. 2019an, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Bilboko auzoetako 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei musika-eskolak emoten hasi ziran, orkestra eratzeari begira. 'Etorkizuna musikatan' egitaraua indarrean da eta ehunka gaztek parte hartzen dau bertan. Gaur, Deustuko Unibertsitateko atarian kontzertua eskainiko dabe.

Ehunka familia eta norbanakoren esku-hartzeari esker, Norai alkarteak 10 urte bete ditu eta ibilbide honetan sormena eta ekintzailetza sustatu eta askotariko proposamenak egin ditu askotariko arloetan. Kontzertua eskainiko dabe gaur urteurrena ospatzeko, `Etorkizuna Musikatan´ kulturarteko orkestrako ehunka haur protagonista dala.

2019an sortu zan Bilbon ideia hau, bertan bizi ziran venezuelar batzuen eskutik eta Norai alkartearen laguntza izan eben martxan jarteko. 

Orkestra da sasoi honetan bultzatu daben ekimenetako bat, eta horregaz batera, beste hainbat, esate baterako San Frantzisko auzoan oraintsu zabaldu daben Manhu kulturarteko jatetxea. Hamabi bizileku-bitarteko be badabez eta bertan gazte ikasleak eta familiak -gehien bat errefuxiatuak- bizi dira. 

https://youtu.be/lmQuias0ZcI
`Etorkizuna Musikatan´, en la actuación de inicio de curso del año 2020-2021 de la Diócesis de Bilbao

Liburuak mobimentuan

Ekimen honen bidez, milaka liburu ipinten dabez edozeinek doan eskurateko moduan. “Irakurketa-puntuak sortzen doguz hainbat erakunde, denda eta gizarte bitartekotan”, azaldu dabenez. Eta egitasmo solidarioak laguntzen dabez Nikaragua, Kamerun eta Senegalen. Erlejinoen arteko hartu-emona be saintzen dabe, “anai-arreben arteko bizikidetza sustatuz”.

Urteurrenaren ospakizuna

Deustuko Unibertsitateko klaustroan ospatuko dabe gaur, azaroak 18, 12:00etatik 14:00etara, alkartearen 10. urteurrena. Musika, antzerkia, dantza… izango dira eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe.

Una celebración de archivo de la orquesta Etorkizuna Musikatan