25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau
07.02.2023

Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau

Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza Senidetasunaren I. Eguna ospatzeko". 

Kontzertu berezia izan zan hainbat arrazoirengaitik. Alde batetik, kurtso honetan ‘Etorkizuna musikatan’ egitasmoagaz bat egin daben ume eta gaztetxo guztiek parte hartu ebelako. Baita, Bilboko Koral Alkartearen lankidetzagaz garatzen dan “Txikimusika” taldeko kideek parte hartu ebelako eta Karidadearen Alabek Santutxun daben Begoña ikastetxeko abesbatzak jaiagaz bat egin ebalako be.

Etorkizuna Musikatan
Etorkizuna Musikatan
Etorkizuna Musikatan

Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen aldeko Eskola-egunaren barruan ospatu zan kontzertua. Alkartea honako egitasmoez baliatzen da gaur egungo bizkaitar gizartearen aniztasunaren egundoko aberastasuna ezinbesteko balio lez sustatzeko. Esnaolaren esanetan, “ume eta gaztetxoak, euren senideakaz batera, kontzertu honen inguruan batzean, kultura, arte eta musikaren ahalmen eraldatzaileaz jabetu ginan”.

Etorkizuna Musikatan
Etorkizuna Musikatan

Lotzen gaituana hainbesteko argitasunez ikusteak senidetasun handiagoko gizadiaren alde jardutera bultzatzen gaitu. “Nahikoa zan neskato-mutikoen aurpegia ikustea eurek landutako agiria hots egitean edo alkarregaz Pantxoa eta Peioren ‘Bake mina’ interpretatzean”. 

Etorkizuna Musikatan
Etorkizuna Musikatan
Etorkizuna Musikatan
galeria ikusi (26)
Una celebración de archivo de la orquesta Etorkizuna Musikatan