27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Seminarioaren Eguneko argazkiak
08.12.2023

Seminarioaren Eguneko argazkiak

Gaur, Sortzez Garbiaren Egunez, Seminaroaren Eguna be ospatzen da. Hau dala-ta Donostiako eta Gasteizko gotzainak, Juan Carlos Elizalde eta Fernando Prado Begoñako basilikan egon dira eguna ospatzen. ETB1etik emon dan mezatan Donostiako gotzaina izan da buru, Bilboko gripeak jota dagoalako. Bertan Patxo Ateca eta Juan Reyero hautagaiek abade izateko bideari ekiteari baietza emon deutsie.

Seminarioaren Eguneko ospakizuna ETB1etik eskaini da. Atzo iluntzean grabau zan eta bertan izan dira Patxo Ateca eta Juan Reyeroren familiartekoak be. Patxo formazinoaren bigarren aldian dago eta Arraizpeko Pastoral Barrutian dabil. Juan, Tabirako Pastoral Barrutian dago eta bertako lurralde bikarioa, Alex Alonso be izan da ospakizunean. 

Abadegai biek urrats barria emon dabe abade izateko bidean.

Ospakizun osoa hemen:

Seminarioaren Eguneko argazkien galeria hemen:

Día del Seminario

Patxo Ateca y Juan Reyero en un momento de la celebración