Barriak
Etiquetado como: Berbaldia
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako …
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra …
Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik
"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, …
Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria
Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez
"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta.
Sormena erronkei aurre egiteko: "Zelan izan herritar on eta kristau on"
Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren
Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan.
Parte hartu gura dozu eztabaida-leku eta topaketa baten?
Datorren astean, hitzaldi saila ospatuko da, "Estoy llamando a tu puerta - Harrera, gure erronka!", goiburua ardaztzat hartuta eta Loiola zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Hitzaldiok apirilaren 22, 23 eta 224an izango dira, 18:30etan, Arrupe Etxean. Izena emotea: https://bit.ly/Forodialogo2024 (5 euroko borondatezko laguntza …
Jacinto Batiz: "Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau"
Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira.
Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemerainoko erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau
Lurdeseko Andra Mari Hospitalitateak urtero antolatzen dau Eleizbarrutitik Lourdesera joaten dan erromesaldia, urrian egiten dana. Urtean zehar, gainera, beste hainbat jarduera eta batzar egiten dabe. Esate baterako, apirilaren 17an, Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemeraino egindako erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto …
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.



