09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren
08.10.2024

Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren

Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan. 

Isabel Matilla ekonomilari eta antropologoa da, master zientzia politikoetan eta esperientzia dau teologia feministan. Misiolari da Manabiko Portoviejo Eleizbarrutian (Ekuador) eta primeran ezagutzen dau Ekuadorreko eta Hego Amerikako egoera. 

Isa Matilla
Isabel Matilla, hirugarrena ezkerretik hasita, La Papayako (Jama) egitarauan, uraren kalitatea aztertzen.

1985ean joan zan lehenengo aldiz Manabira misiolari lez eta harrezkero Eleizbarrutietako Misinoei lotuta jarraitu da. Lankidetza-egitasmoak kudeatu ditu Afrikan maristen SED GGKEagaz, irakasle eta GGKEen koordinatzaile lez jardunez. Orain dala urte batzuk hasita Manabin garatzen dihardu bere misino-konpromisoa, hain zuzen be, Jama inguruko nekazarien alkarteetan, pastoralgintzan eta alkarteen ahalduntze-prozesuetan, jentearen bizimodua hobetzea helburutzat daben laborantza-egitasmoak aurrera eroanez. Kristau alkarteen ibilbidean be laguntzen dau heziketa, otoitza, konpromisoa…, lantzen.  Alejandro senarragaz batera jarduten dau alkarteen bizitzan eta egitasmoen sustapenean. Heziketa-pastoraltzan be parte hartzen dau, Calceta-Manabiko ESPAM nekazaritza eta abeltzaintzako unibertsitatean. 

              “Transitar hoy día por los caminos de algunos pueblos y ciudades del Sur global obliga a sentir la desprotección más absoluta y a visualizar el miedo como actor político. Un miedo que produce estampidas humanas, que no emigración, y trae una carga profunda de desesperanza y resignación tanto individual como social…” (Isabel Matilla)

Misino-topaketa Estibalitzen

Beste alde batetik, joan dan zapatuz, urriak 5, Gasteiz, Donostia, Bilbao, Logroño eta Iruñako Eleizbarrutietako (OMP erakundearen Iparraldeko ingurua) ordezkaritzak batzartu ziran Estibalitzen. Bertan izan ziran, gainera, Jose Maria Calderon OMPko zuzendaria, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko presidentea eta Jose Antonio Chavarri eta Isabel Matilla Ekuadorreko Portoviejoko Eleizbarrutiko misiolariak.

On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen Misinoetarako ordezkariei euren lanagaitik eta aurrerantzean be Eleiza gazteei laguntzen eta pobreen aldeko hautua egiten jarraitzeko eskatu eutsen. 

Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Misino-topaketa Estibalitzen
Isa Matilla en una reunión comunitaria en Estero Seco (Jama)