Barriak

Etiquetado como: Berbaldia

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako …

25.04.2026

Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz

Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra …

24.02.2026

Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik

"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean,

20.01.2026

Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria

Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.

10.10.2025

Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez

"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta. 

31.03.2025

Sormena erronkei aurre egiteko: "Zelan izan herritar on eta kristau on"

Propagandisten Alkarte Katolikoko BIlbao eta Donostiako zentroek "Katolikoak eta Bizitza Publikoa Euskal Herrian" jardunaldien XIX. ekitaldia ospatu dabe asteburuan. Zapatuz, 2019tik orain arte Espainian aita santuaren nuntzio izan dan eta joan dan astean Europar Batasuneko nuntzio izendatu eben Bernardito Auzak parte hartu eban saioetako baten. 
08.10.2024

Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren

Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan. 

17.04.2024

Parte hartu gura dozu eztabaida-leku eta topaketa baten?

Datorren astean, hitzaldi saila ospatuko da, "Estoy llamando a tu puerta - Harrera, gure erronka!", goiburua ardaztzat hartuta eta Loiola zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Hitzaldiok apirilaren 22, 23 eta 224an izango dira, 18:30etan, Arrupe Etxean. Izena emotea: https://bit.ly/Forodialogo2024 (5 euroko borondatezko laguntza …

15.04.2024

Jacinto Batiz: "Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau"

Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira. 

09.04.2024

Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemerainoko erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau

Lurdeseko Andra Mari Hospitalitateak urtero antolatzen dau Eleizbarrutitik Lourdesera joaten dan erromesaldia, urrian egiten dana. Urtean zehar, gainera, beste hainbat jarduera eta batzar egiten dabe. Esate baterako, apirilaren 17an, Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemeraino egindako erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2597 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.07.2026

Zacaruas Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

Emaitzak orrialdeka