25-04-2026 Marcos evangelista
25.04.2026

Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz

Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.

“Alkarren Barri/Comunicación” aldizkarian apirileko alean Guadalupeko Andra Mariaren irudiari buruzko artikulua irakurri daiteke, Hain zuzen be, 1754an Miguel Cabrerak margotu eban eta Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan dagoan irudia da, “garrantzi historiko eta artistiko nabarmena dauan artelana”.


Miguel Cabrera, XVIII. mendeko barroko ‘novohispano’ deitutakoaren adierazgarririk nagusienetakoa da. Gaur egun, irudia Eleiz Museoan dago.

Bilboko Arte Ederren Museoak eskatu dau artelan hau egitekotan dan erakusketarako. 

Lienzo de la Virgen de Guadalupe

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Berbaldia