Beste urte batez, martxan da“Bilboko Korala Gertutik” kultur ekimena. Hamargarren ekitaldian, 300 interprete baino gehiagok jardungo dau, doan izango diran kontzertuetan. Bat baino gehiago uriko tenpluetan izango da. Beraz, musika-zaleek musika koral eta instrumentalaz gozatzeko aukera izango dabe barne-biltzeko aukera emoten daben leku ederretan.
Jaialdia domekan hasiko da.
Maiatzaren 8an, barikuz, 19:30etan, Bilboko Koral Alkarteak eta kantu-gelak jardungo dabe frantziskotarrek Iralan daukien eleizan.
Biharamunean, maiatzak 9, zapatua, Santa Monika monasterioan izango da Euskeria koruaren eta organo-gelaren kontzertua, 19:00etan hasita.
Maiatzaren 16an, zapatuz, 17:30etan, Erruki-etxeko kaperan izango da emonaldia Bilboko Koral Alkarteko haurren koruen eskutik, musikaren heziketa-alderdia nabarmenduz.
Azkenik, maiatzaren 23an, zapatuz, 18:00etan Miguel de Unamuno-Bertendona BHI-IESeko Eskolan Kantari koruak jardungo dau San Inazio parrokian.
Ekainaren 6an, zapatuz, amaituko da jaialdia, Conde de Aresti egoitzan 17:30etatik aurrera, Gorabide Korala eta gitarra-gela protagonista dirala, ospatuko dan kontzertuagaz.
Sarrera doan da kontzertu guztietan







