23-04-2026 Jueves, III semana - pascua
23.04.2026

Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 60. urteurreneko ospakizunen hasiera

Orain dala hirurogei urte sortu zan Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB), hain zuzen be 1966an, eta gaur arratsaldez izango da Bilbon urteurren hori ospatzeko egingo dabezan ekitaldien artean lehenengoa. "La Perrera" (Sabino Arana, 50) zentroan jai handia egingo dabe eta bertan batuko dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak, besteak beste eskaut mobimentuaren denporaren lerroa ikusteko. Gainera, hirurogei urteotako istorioak kontatuko dabez, 'Veneno Inmortal' taldearen kontzertuaz gozatuko dabe eta alkarregaz kopau bat hartu.

Baden Powell eskaut mobimentuaren fundatzaileak Gorka Deuna aukeratu eban zaindari lez, “por la capacidad que este tenía para hacer frente a las adversidades, y la valentía con la que lo hacía, ya que es así como los eskaut deben afrontarlas”.

Datorren domekaz, apirilak 26, eskautek euren urteurrena ospatuko dabe Gorka Deunaren egunez (apirilaren 23an da eguna eta egun horretatik gertu izaten da jaia urtero).

Gorka Deuna ekitaldiak 2.500 lagun inguru batuko ditu Bilboko Doña Casilda parkean. 


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Eskaut