Xavier Morlans Teologian doktore da Erromako Unibertsitate Gregorianotik. Oinarrizko Teologiaren irakasle erretiratu da Kataluniako Teologia-fakultatean eta Aita Santuaren Batzordeko kontsultari Ebanjelizazino Barriaren Sustapenerako.
Batzarra laikotzagaz eta Ministerio Ordenatuagaz
Lehenengo iragarpena da Xavier Morlansek gehien landu izan dauan arloetako bat. Horregaitik, eleizbarrutiko mandatudun laikotzagaz eta ministerio ordenatuagaz batuko da bariku goizez.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta ospatuko da eguenez, maiatzak 21, arratsaldeko 18:30etan Barrian ospatuko dan ekitaldia.







