Alkartasuezko kontzertuan batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoak sustatutako “Aitzur bat Afrikarako” kanpainarako izango da. Atsedenaldian, jenteak bere borondatez emondako diru hori zertan erabiliko dan azalduko dabe labur-labur.
Bidaia Kongoko Errepublika Demokratikora
Bihar bueltatuko dira Mufunfaren Adiskideak Fundazinoko lau kideak (Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Lopez Ruiz de Azua eta Mikel Robledo) Kongoko Errepublika Demokratikora egin daben bidaiatik. Hiru astez izan dira han eta Lubumbashin lur hartu ondoren, Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako lehengo misinoak bisitatu dabez, fundazinotik osaun, heziketa, ume eta emakumearen arloetan babesten dabezan egitasmoen barri jasoz.
Abiatu aurretik, alkarrizketa eskaini eben Radio Popular/Herri Irratian, bidaiaren gorabeherak azalduz: hemen.
Bidaiaren inguruko kontaketak
Kongoko Errepublika Demokratikoan emon dabezan egunetan, euren ibilaldiaren barri emon dabe zehaztasunez, besteak beste egunero bideo bat argitaratuz gizarte sareetan. Oso egokaia izan da, hango eguneroko bizitza, hango pertsonak eta egitasmoak ezagutzeko.
Euren esperientziaren barri izan eta misino-ibilbidean bidelagun izateko, klik egin aurreko irudian edo QR kodea eskaneatu:
https://www.instagram.com/fundacionamigosdemufunga?utm_source=ig_web_button_share_sheet&igsh=ZDNlZDc0MzIxNw==







