30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jacinto Batiz: “Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau”
15.04.2024

Jacinto Batiz: “Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau”

Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira. 

“Bizia zaindu aborto, suizidio eta eutanasiaren aurrean” goiburuaren haritik jardun eban Jazinto Batiz BIZI alkarteko presidente eta Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko ‘hobeto zaindu’ institutuko zuzendariak. Beragaz batera egon ziran Begoña Girbau BIZI alkarteko kidea eta Marta Ferrer alkarte bereko kidea, honek osteko solasaldian parte hartu ebalarik. 

Katolikoak eta Bizitza publikoa
Jacinto Batiz eta Begoña Girbau

“Ederra da bizitza” pelikularen soinu-banda entzun zan berbaldiaren hasieran, “ederra dalako bizitza eta merezi daualako bizitzea”, aldarrikatu eban Begoña Girbauk hizlariaren aurkezpenan. Bere esanetan, “BIZI alkartean, bizitzaren edertasuna bizitzen lagundu gura dogu”.

Katolikoak eta Bizitza publikoa
Jacinto Batiz, Begoña Girbau eta Marta Ferrer

Batizek “bizitzari jarraipena emotea gura dauanari abegi egiten deutsan; bizitzan bakarrik sentitzen danari eta bizitzen jarraitzeko zailtasunak dituanari lagun egiten deutsan” BIZI alkartearen ekintzak aurkeztu ebazan. Suizidioaren, abortuaren arrazoiak aztertu eta batzuek zergaitik aurreratu gura izaten daben euren heriotza azaldu eban. Datu asko emon eban eta prebentzinoaz aritu zan. “Harrera” hitza askotan entzun zan bere ahotik. “BIZI alkartean ez dogu inor epaituko, laguntzea da gure helburua. Bizia zaindu gura dogu”. 

Babestu

Batizen ustez, bizizako hainbat aldi nahitaez babestu beharra dago: “errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau. Errukiak martxan jarri behar gaitu”.

Berbaldiaren osteko solasaldian, hainbat galdera sortu zan. Indarrean dagozan legeei dagokienez, Batizek azaldu ebanez, “zainketa aringarriei buruzko legeak egin aurretik eutanasiari buruzko legeak egiten dituen gobernua ardurababea da”. Bere esanetan, ezinbestekoa da zainketa aringarrien lege nazinonala, ez da-eta bidezkoa gaixoak posta kodearen araberako arreta jasotea. “Geratzen danari egundoko arazoa dakartson” suizidioari dagokionez, Batiz zein Ferrer, kasuak antzemateari begira, heziketaren alde agertu ziran. Iaztik hasita, suizidioaren aurkako protokoloa dago Euskal Herriko ikastetxe guztietan, Eusko Jaurlaritzagaz lankidetzan.

Batizek azkenean adierazo ebanez, “hilzorian dagozan gaixoek bizitzen erakusten deuskue”. Askotan esan ei deutse berari zer eginko eukien bizitza astebete gehiago luzatuko aukera balebe: “aprobetxatu eizu bizitza, aprobetxatu denpora. Eta horixe da izan behar dogun itxaropena. Bizitzaz gozatu eta bizitzaz gozarazo, ederra da-eta bizitza”.

Katolikoak eta Bizitza publikoa
Marta Ferrer

Jardunaldiak

Asteburuan, hainbat berbaldi eta jarduera izan da jardunaldien inguruan, orokorrean danentzat eta, beren-beregi, gazte eta umeentzat. 

Katolikoak eta Bizitza publikoa
Jesusen Mirabeek be ipini eben standa
Katolikoak eta Bizitza publikoa
Katolikoak eta Bizitza publikoa
Katolikoak eta Bizitza publikoa
Katolikoak eta Bizitza publikoa

Zapatu arratsaldez, jardunaldiei amaiera emon eutsen berbaldiaren ostean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan zan Eukaristian eta atzo -domeka-buru izan zan joan zan udan Lisboan ospatu zan GMEan (Gazteen Munduko Eguna9 parte hartu eben gazteetako batzuk batu ebazan Eukaristian, Begoñako basilikan.