30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatearen erromesaldia Xabierrera
15.04.2024

Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatearen erromesaldia Xabierrera

Ehun lagun inguruk -gaixo, hospitalitateko kide eta erromes- parte hartu dau, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, Xabierrera egin dan erromesaldian. Zapatuz Xabierren izan ziran eta atzo -domeka- Iruñan. Urrian, urtero, Lourdesera egiten daben erromesaldiaz gainera, urtean zeha beste hainbat jarduera be antolatzen dau Hospitalitateak, esate baterako, asteburuan Nafarroara egin dauan erromesaldia eta eguaztenez, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan Carlota Valenzuelak eskainiko dauan berbaldia. 

Iruñako katedralean
Lourdeseko Hospitalitatea. Nafarroa
Lourdeseko Hospitalitatea. Nafarroa
Lourdeseko Hospitalitatea. Nafarroa
Lourdeseko Hospitalitatea. Nafarroa
Lourdeseko Hospitalitatea. Nafarroa
Familien biltzarra Sestao PB

Carlota Valenzuelaren berbaldia

Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemera egin dauan erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau eguaztenez Bilbon, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea 639159222 telefonora deituz edo hospitalidadvizcaina@gmail.com helbidera mezua bialduz.

Hospitalidad de Lourdes. Navarra