30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zelan arindu emozino-sufrimentua itxaropena sortuz
15.04.2024

Zelan arindu emozino-sufrimentua itxaropena sortuz

Datorren maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. Domeka, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Egun honen inguruan, parrokia alkarteak gaixoengana, honeen senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira. Eurakaz batera eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Gainera, Osasun Pastoraltzak antolatuta, berbaldia ospatuko da apirilaren 17an, eguaztenez, eta Deustuko Unibertsitatean etika-irakasle eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetako labuntza-etikaren garapenerako aholkulari dan Marije Goikoetxea izango da hizlaria. 

Gaixoaren Pazkoak emongo deutso amaiera otsailaren 11an Munduko Egunagaz hasitako kanpainari. Hauxe da aurtengo goiburua: “Dar esperanza en la tristeza – Tristura itxaropenaz busti”.

Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko sailetik dei egin dabe Egunaren inguruan antolatutako jarduera biotan parte hartzeko. Datorren eguaztenez, apirilak 17, Marije Goikoetxeak berbaldia eskainiko dau 17:00etan Barra eraikinean (Plaza Barria, 4), “Emozino-sufrimentua arindu itxaropena sortuz” goiburuaren haritik. 

Eukaristia

Biharamunean, apirilaren 18an, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, 17:30etan.

Marije Goikoetxea