30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
14.04.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizako erakundeen eskaria etorkinen ezohiko erregulazinorako.

Erlijiosoen Espainiako BIltzarraren (CONFER), Caritasen, Espainiako Gotzainen Batzarreko Migrazinoetarako Sailaren eta Garapen Solidariorako Erakundeen Sarearen eskaria.

Erromesaldia

Carlota Valenzuelaren erromesaldia Finisterretik Jerusalemera.

2021eko ekainean hartu eban Lurralde Santura erromes joateko erabakia.

Finisterretik Jerusalemera blogean eta Instagramen jaso dau esperientzia.

Harribide

Gernikaldean elikagaiak batu dabez Harribide fundazinoarentzat.

Harribidek, besteak beste, bizilekurik ez daukien gazteei laguntzen deutse.

ASPARBI

On Joseba Segura gotzainak ASPARBI zoriondu dau bere 30. urteurrenean.

Bideo-mezua bialdu deutso alkarteari zoriontzeko.

‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak Bilbon

Apirilaren 12 eta 13an.

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan jardunaldiei amaiera emon eutsen mezan.

Jose Antonio Ardanza

Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-meza Elorrion.

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria izan zan eleizkizunean.

Elorrioko parrokiako koruak eta Donostiako Orfeoiak girotu eben ospakizuna.

Athletic Club

Elorrioko monja domingotarrek tarta berezia egin dabe Athleticen garaipena ospatzeko.

Orain dala berrogei urte, Athletic taldeak orduan irabazitako kopa eskaini eutsan Begoñako Amatxuri.

Basilika jentez lepo bete zan.

Lekeitioko organoa

Lekeitioko basilikako organoak barritu beharra dau.

Organo erromantiko bikaina da.

Aurre-matrikula EBI sareko ikastetxeetan

Batxilergoan aurre-matrikula egin daiteke, EBI sareko ikastegietan

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastegi honeetan: SomorrostroBegoñazpi, San Viator, Avellaneda, San Fidel, eta La Inmaculada.

urteurrena

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu

1948an ekin eutsan bere ibilbideari Teresiar erakundean

1973an, Eleizbarrutiak bere gain hartu eban titulartasuna, Unibertsitate Eskola bihurtuz.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 10.000 irakasletik gora prestatu da bertan.

Erreleboa gehiegikerien prebentzinorako batzordean

Jose Enrique Varasek Carlos Olabarriren lekua hartuko dau zuzendaritzan

Jose Enrique Varas abade eta Adsis alkarteko kidea.

1964an jaio eta soziologo eta teologoa da.

Enkarterrin jarduten dau, Mendiarte Pastoral Barrutian.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena.