30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu
13.04.2024

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu

"Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolak orain dala 75 urte, hain zuzen be 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Teresiar erakundean. 1973an, Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsitate Eskkola bihurtu eban, karrera eta lanbidea goragoko mailan kokatuz. Denporaldi honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago hezi da, askotariko ikasketa-planakaz eta askotariko testuinguru eta errealitate historikotan.

1983an Unibertsitate Eskola lez 10 urte bete ebazanean, orduan gotzain laguntzaile zan On Joan Maria Uriartek hauxe adierazo eban ikasturtearen hasierako ekitaldian: “gure eskola zerbitzurako bokazinoaz sortu zan, herriaren, kulturaren eta hizkuntzaren esanetara”. BAMetik azaldu dabenez eta gaur egun be horretan ahalegintzen dihardue, “egunez egun daukaguna eta garana eratuz”.

Urteurrena ospatzeko jarduerei ekitean, zera dinoe: “aukera ona dira gure ibilbideari buruz gogoeta egiteko, egin dogunetik ikasteko eta etorkizunari gogotsu eta indartsu begiratzeko”. 

Jarduerak

Apirilaren 16an, martitzenez, ate irekien hirugarren eguna ospatuko da. Seminario Zentrum eraikinean dagozan instalazinoak ezagutzeko eta irakasleakaz hartu-emona izateko aukera izango da.

Apirilaren amaieran aurkeztuko da gizarte, heziketa, zientzia… arloko hainbat eragilek heziketaren inguruan egindako gogoetak jasoten dituan Etorkizuneko Hezkuntza Ehuntzen´ agerkaria.

Ekitaldi instituzionala ekainean izango da.

Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola cumple 75 años