30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Errekebia gehiegikerien prebentzinorako batzordeko zuzendaritzan
12.04.2024

Errekebia gehiegikerien prebentzinorako batzordeko zuzendaritzan

Zuzendari barria dago Adin Txikikoen Babes eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordean. Bizkaiko Adsis komunitateko kide dan Jose Enrique Varas bilbotar abadea da zuzendari barria. 1964an jaio zan eta soziologo eta teologoa da. Valdivian (Txile) egin zan abade, bertan hogei urte inguru igaro ebazan-eta. Orain dala bederatzi urte bueltatu zan Bizkaira eta San Francisquito parrokiara (Santutxu) bialdu eben. Covidaren eraginez denporaldi luzea bajan emon ondoren, Enkarterrin jarduten dau, Mendiarte Pastoral Barrutian. "Gogoz eta ilusinoz" hartu dau Carlos Olabarriren lekua, taldearen laguntza izango dauala jakinda. 

Ezustekoa izan zan niretzat proposamen hau jasotea. Nire ustez, egiteko duin eta beharrezkoa da eta atsegingarria da kontsolamendu, abegi, autorpenerako… zerbitzu hau eskaintzea, baina biktimakaz egin beharrekoa -entzutea, abegia, identifikatzea…- gogorra da. Gogotsu eta ilusinoz ekingo deutsat lanari talde honegaz.

Carlos Olabarri y José Enrique Varas en la reunión que ha celebrado la comisión en el Obispado