Topaketa bagilaren 30etik garagarrilaren 3ra egingo da LUISS Guido Carli Unibertsidadean. Europa osoko ikerlariak biltzen dauz, honako izenburu honegaz: “Religion and (In)equalities”. Erlijino tradizinoen eta bardintasun eta desbardintasun sozialen prozesuen arteko harremanei buruzko hausnarketarako gunea da.
Kongresuaren egitarauaren barruan, Barrosok gaur hartu dau parte, fundazinoaren buldaren 76. urteurrenagaz bat eginez.
Gaurko panela jardunaldi osoan zehar egiten da, 9:00etatik 16:00etara.
Emakumeak Bizkaiko Eleizan
Anabella Barrosoren hitzaldia Bilboko eleizbarrutiaren historiako emakumeei buruzkoa da. Artxiboko zuzendariak “parte-hartzearen, erantzunkidetasunaren eta (des) bardintasunaren” istorioan oinarritu dau gaia. Gainera, Elizbarrutiaren sorrerearen urteurren honetan, atzera begiratzera konbidatzen dauen berbaldia da, erakundearen ibilbide historikoa eginez. Hori guztia oraina eta etorkizuna ardatz hartuta.
Bere beerbaldian, Barrosok, zazpi hamarkada eta erdi honeetan, emakumeak eleizbarrutiko bizitzan hainbat modutan egon dirala erakusten dau. Esate baterako, alkarte laikoetako kide moduan eta katekesian, Caritasen, osasun pastoraltzan, kartzela pastoraltzan eta gazte pastoraltzan parte hartu dabe, besteak beste.
Eleizbarrutiko Batzar Nagusia
Berbaldiak, 1980ko hamarkadatik aurrera, Vatikanoko II. Kontzilioaren bigarren harreraren barruan deitutako “Elizbarrutiko Batzarraren papera” nabarmentzen dau. Prozesu honetan, “Eleizbarrutiaren eta erantzunkidetasunaren” kontzeptuak garai historiko hartako ardatz nagusi bihurtu ziran. Batzar hartan, parte-hartzaileen % 70 emakumeak izan ziran. Gainera, bere ondorioek eragin erabagigarria izan dabe Elizbarrutiaren bilakaera historikoan.
Une horretatik aurrera, Eleizbarrutiak irmo bultzatu eban laikoaren heziketa. Horren ondorioz, emakume askok prestakuntza-ibilbideak hasi ebezan, baita teologiako ikasketak be. Gainera, horreetako batzuek erantzukizuneko karguak bete ebezan – Gotzain Kontseiluen ordezkaritzak, Eleizbarrutiko erakundeen zuzendaritzea, domeketako ospakizunetan abaderik ez egoanean edo ministerio-taldeetan modu aktiboan parte hartuz –. Halan da be, ikertzaileak azpimarratu dauenez, “Ez beti bardintasun osoz”.
Berbaldian gogoratuazo dauanez, 2019tik aurrera, Eleizbarrutiak, martiaren 8a dala eta, emakumeek pastoral esparru desbardinetan egindako lanaren aintzatespena bultzatu dau. Lehenengo eleizbarrutian, 2025era arte, eta 2026tik aurrera baita lurraldeetan be.
Barrosok ondorioztatu dauenez, errekonozimendurako bidea da, eta “oindino ibilpide luzea dau aurretik, erabateko bardintasuna lortu arte”.
Kongresuaren inguruan
Erlijinoari buruzko diziplina arteko alkarrizketa akademikoa sustetan dauen Europako plataforma bat da European Academy of Religion (EUARE). Gainera, hainbat tradizino eta diziplinatako ikertzaileak biltzen dauz.







