09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena
02.11.2024

Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena

Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, 'Quo Commodius' izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako Eleizbarrutien eskubide eta onurak. Gainera, ezinbesteko kredituak emon ziran Eleizbarruti barrien hornikuntzarako.1950eko uztailaren 1ean gauzatu zan bulda eta era ofizialean eratuta geratu ziran aitatutako Eleizbarrutiak. 1956an, Bilboko eta Gasteizko Eleizbarrutiak Burgoseko eleiz probintzian txertatu ziran eta Donostiakoa Iruña eta Tuterakoan.

Agirian jasoten danez, “fueron razones pastorales y de mejor atención a los feligreses los que motivaron la creación de las nuevas diócesis. Une horretan, Gasteizko Eleizbarrutiak lurralde zabala hartzen ebala eta eleiztar-kopuruak nabarmen gora egin ebala ikusi zan. 

Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendariak ondo ezagutzen ditu idazkiaren xehetasunak. Berak azaldu dauanez, “bulda irakurtean, Donostiako Artzain Ona eta Bilboko Santiago parrokia eleizak katedral izendatu ziran. Kalonjeen kapituluak be eratu ziran eta San Inaziok Eleizbarruti barri bien zaindari lez jarraitu eban”.

Buldaren arabera, Zuzenbide Kanonikoa -1917an onartutakoa egoan indarrean- bete behar zan ondorengo arloetan: Eleizbarrutiko administrazinoa, seminarioen eraleta, kapitulu-bikarioaren aukeraketa eta eleiz gizon eta fededunen eskubide eta betebeharrak.

Agirian abadeen inkardinazinoaren eta mundu honetako ondasunen banaketaren ingurukoak be jasoten dira. Honako hau be esaten da: “los documentos relativos a las nuevas diócesis, sus clérigos y fieles existentes en los archivos diocesanos de Vitoria y Santander sean entregados a las nuevas curias”

75. urteurreneko bideo-laburpena

Urteurrena dala-eta, Eleizbarrutiak Erreka Multimediak, komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailagaz, Eleizbarrutiko artxiboagaz eta Bizkaia Irratiagaz (esataria, Miren Ezkurra) batera, prestau dauan 75. urteurreneko bideo-laburpena argitaratu dau sarean.  

Maiatzean, Bizkaiko Eleizaren biltzarra

Maiatzaren 17an, BECen ospatuko da 75. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. ‘Eleizea plazara’ ekitaldia izango da eta bertan Bilboko Eleizbarrutiko askotariko errealitateak aurkeztuko dira. Standak, animazinoa, Eukaristia, erromeria, e.a., izango dira egunean zehar.