24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan
20.12.2022

Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan

Bilboko Eleizbarrutiak argitaratu dauan bideo-txartelak gure inguruan ahuleziaz josita dagoan hainbat egoera jaso dau. Marrazki bizidunez eginda, Urkiolan hasten da haizeak txirkoria-bedarragaz. Familia pozik afaltzen, pobretasun energetikoa jasaten daben pertsona nagusi bi, etorkinak hesiaren gainetik salto egiten, bizileku bako pertsona, kartzela, eukaristia..., dira bideoan agertzera emoten diran eta Eleizbarrutiak laguntzen dituan inguruabarretako batzuk.

Gabon-agurrean agertzen dan txirkoria-bedarrak Bizkaiko makina bat leku eta inguruabar zeharkatzen dau.

Azkenean, Pagasarri mendian kokatutako jaiotzan pausatzen da. Han, izan “berezi” bilakatuko da. Inguruak kolorez beteten diharduan eta gure gizarteko ahulenei argi egin gura deutsen Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren logoa da.

“eta argiak distira egiten dau ilunpean”
“y la luz brilla en las tinieblas”

Gabon-agur mamintsua

Gabon-agurrak maitasunezko mezua helarazo gura deutso Bizkaiko gizarte osoari Gabonetako argiek ezkutatu egiten dituan hainbat egoera agertzera emoten dabezan marrazki bizidunen bitartez.

Gabonetako postala paperean