13-12-2024 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mariaren Birjintasuna ordenak hasiera emon deutso bere sortzailearen mendeurrenari
21.12.2022

Mariaren Birjintasuna ordenak hasiera emon deutso bere sortzailearen mendeurrenari

Gaur, Mariaren Birjintasuna Kongregazinoak, sor Alberta Gimenez euren sortzailearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldiei ekingo deutse. Eukaristia ospatuko dabe, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, goizeko 10:00etan.

Mariaren Birjintasuna Kongregazinoa joan dan kurtsoan hasi zan sortzailearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldiak ospatzen. Sor Alberta Gimenez (Mallorca, 1837) bere sasoiko emakumearen sustatzaile ausarta eta abangoardiako heziketaren aitzindari izan zan. Berak sortutako ordena honek hiru kontinentetan jarduten dau, heziketa eta laguntasuna eskainiz.

Con motivo del centenario de su fallecimiento se ha organizado un Musical Internacional en el que participarán alumnado, profesorado y familias de Nicaragua, Panamá, Colombia y España. El evento tendrá lugar en Mallorca el próximo 23 de abril.

Gaur, abenduak 21, Mariaren Birjintasuna ordenaren Espainiako ikastetxe guztiek meza ospatuko dabe katedralean. Hemen, Begoñan ospatuko da, Santo Tomas eguna izanda, alde zaharra jentez lepo egongo da-eta.

Erromesaldia Begoñara

Mariaren Birjintasuna ikastetxeko ikasle eta irakasleak erromez joango dira oinez Begoñaraino. Meza amaitzeaz batera, ikastetxera bueltatu, mendeurreneko ereserkia abestu eta gela guztien esku-hartzeaz prestatutako esker ona irakurriko dabe. Batxilergoko ikasleak Italiara joan dira eta audientzia izango dabe Aita Santuagaz. Maiatzean, 6. mailako ikasleak Mallorcara joango dira ordenaren sustraiak ezagutzera.

Mariaren Birjintasuna ikastetxea Bilbon

Kongregazinoak Bilbon daukan ikastetxea 1943an zabaldu zan. Hiru ikaslegaz ekin eutsan ibilbidearen Gregorio de la Revilla kalean. Sasoi horretan, neska gehienek 14 urterain oikasten eben, errebalida lortzeko. Baina Mariaren Birjintasuna ikastetxean, apustu sendoa egin eben neskak “unibertsitateraino iritsi eitezan”.

1965ean, ikastetxea gaur egungo kokapenera lekualdatu zan eta eraikin barria jaso eben, fatxadak Sabino Arana eta Rodriguez Arias kaleetara ebazala. Eraikinak sei pisu ditu eta ikastetxetik azaldu dabenez, “une horretan, sinbolo eta barritzaile bihurtu zan heziketa-gaietan”.

Gaur egun

Ikastetxean, mila ikasle baino gehiago dago. Hamaika monjek osatzen dabe alkarte erlijiosoa. Ikastetxearen egitekoa, gaur egun be,“abangoardiako heziketa eskaintzea da, pertsonen eskubideak sustatuz eta norbanakoaren osoko garapena ahalbideratuz”. 

Alberta Gimenez Ama