26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainaren bisita abade-etxeetara
16.12.2022

Gotzainaren bisita abade-etxeetara

Atzo, eguena, On Joseba Segura gotzainak bisita egin eutsen Begoñako abade-etxean bizi diran abade nagusiei.Eukaristia ospatu, alkarregaz bazkaldu eta solasean jarduteko aukera izan eben. Gaur, San Bizente abade-etxera joango da eta datorren barikuz, abenduak 23, Erruki-etxera eta hemen joan dan udan hara joan ziran abadeei egingo deutse bisita.

Roberto Vidal Eleizbarrutiko abade-etxeetako zuzendariak azaldu dauanez, ohikoa da gotzainak bisita honeek egitea, abade nagusiak bizi diran lekuetara joatea nahi izaten dau-eta, “eurengandik gertu egoteko eta, bide batez, Eleizbarrutiko gorabeheren inguruan jarduteko eta abade-etxeetan bizi diranek aurkezten deutsezan gaien ingurukoak entzuteko”.

Beneragarriak abade-etxea. Begoña