05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaueko otoitzak Mesedetako Ama parrokian
16.12.2022

Gaueko otoitzak Mesedetako Ama parrokian

Areeta-Romo Pastoral Barrutiak gaueko ospakizun eta otoitzaldiak antolatu ditu. Lehenengoa, gaur ospatuko da, Belengo Bakearen Argia jaso ondoren. Argi hori, hain zuzen be, Eleizbarutiko gazteen taldeak jasoko dabe Bilboko San NIkolas eleizan 19:00etan. Mesedetako Ama parrokiak gaueko 22:00etan ospatuko dan Eukaristian egingo deutso harrera Argiari. Eleiza zabalik egongo da goizeko seirak arte, gurtzaileak eta gazteen taldea eta euren korua han izango diralarik gaua girotzen.

Gaur jasoko dabe Belengo Bakearen Argia Mesedetako Ama parrokian (Areeta), gaueko 22:00etan. Hamaiketatik aurrera, hiru otoitzaldi egingo dabez erretiro erara. Goizaldeko ordu bietatik seiretara, gurtza egingo da. Fernando Marcos parrokoaren esanetan, “jakina, lagun bakotxa ondoen datorkion unean etorri daiteke. Adin eta leku guztientzako ekitaldia da”.

Oilar-meza Gabon-gauez

Pastoral Brrutian meza ospatuko da abenduaren 24an, 00:30etan, “ohikoa baino berandutxoago”, arduradunek dinoenez. Gazte eta helduak ari dira meza hori prestatzen. Parrokietatik dei egiten deutse “Gabon-gau berezia ospatu gura daben guztiei edo bakarrik dagozanei edo gaua era berezian bizi gura dabenei”, Mesedetako Ama parrokiara joan daitezan. Eleizkizunaren ostean, Gabon-kantak abestuko dabez jaiotzaren aurrean.

Luz de la Paz Romo