19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak
04.01.2023

Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak

Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak lagunduta.

Akaiturrietak Bizkaiko ministerio ordenatuaren erretiroa gidatu eban joan dan kurtsoan. Horrezaz gainera, Begoñan ospatu zan Gazteen Munduko Eguneko Kurutzearen harreraren inguruan, esperientzien mahaietako baten parte hartu eban.

Kurtso honetan, gainera, izango da beste hainbat ekitaldi nabarmen be, besteak beste: Ministerio Ordenaturako Idazkarizak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) batera antolatutako jardunaldia, otsailaren 16an (hizlaria zehaztu barik).

Kurtso amaierako erretiroa eta abadegintzen urteurrenak

Maiatzaren 10ean ospatuko da Eleizbarrutian kurtso amaierako erretiroa eta ekainaren 1ean, Jesus Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak.