27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian
20.03.2024

Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian

Xabier Eskauriatza abadeak emongo deutso amaiera gaur arratsaldeko zazpietan Arratian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldi sailari. Hitzordua, Lemoako parrokia da eta Eskauriatzak 'Iragarri-Anunciar' goiburuaren haritik jardungo dau. Goizez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina IV. bikaritzan izango da, hain zuzen be Zornotzan, lurraldeetako egoera ezagutzeko saioen artean, inguru honen barri jasoteko batzarrean. Bihar, Gernikan izango da, V. bikaritza bisitatuz, goizeko 11:00etan.

Gaur emongo jako amaiera Arratian Garizuma-aldiko berbaldiei, Xabier Eskauriatza abadea protagonista dala. 

Berbaldi sailari hasiera emoteko, joan dan otsailaren 28an Mikel Azpeitia abadeak alkartearen inguruan berba egin eban. 

Martxoaren 9an, Marije Goikoetxea psikologo eta teologoa gidari zala, eleiztarrek erretiroa ospatu eben. Carlos Olabarri inguruko parroko eta Ministerio Ordenaturako Idazkarizako zuzendariak azaldu dauanez, “esperientzia oso positiboa izan zan eta barriro be egin gura geunke”.

Xabier Eskauriatza impartirá hoy una charla en Arratia