27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan
20.03.2024

Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan

Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen dihardue eta zapatu arratsaldez izango dira taldeagaz. Erretiro honetan, "Epaitu" aldiari ekingo deutse eta hilero (batzartuta) eta hamabostero (online) egiten dabezan saioetan emongo deutse jarraipena.

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek urteak daroez Ipar-Hegoaldea ikastaroa antolatzen, hartu-emon horreen inguruan hainbat ikuspuntutatik sakontzeko. Ikastaroa, arlo honetan hezi edo konpromisoa hartu gura daben edo Caritasek eta Eleizbarrutietako Misinoek Hegoaldeko herrialdeetan antolatzen dabezan lan-kanpamentuetan parte hartzeko prest dagozan 21 urtetik gorako pertsonentzat da.

Alkarren Barri /Comunicación aldizkariaren martxoko alean, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egiten diharduen lagun biren, Nagore Cebrian eta Naiara Lazaroren eretxiak jasoten dira eta Julio Cuadra laguntzaileak ikastaroaren inguruko argibideak emoten ditu. 

Imagen: Oleksandr P