25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

Gaur arratsaldean alkartasun mezea egingo da Venezuela astindu dauen lurrikara bikotxaren biktimen alde. Egoera larriena kostaldeko La Guaira zonaldean dago eta «Hondamendi eremu» gisa kalifikau dabe. Bi lurrikara bortitzek, 7,2 eta 7,5 indarrekoek, herrialdearen ipar-mendebaldean izan dabe eragina batez be. Ordu horretan 100 persona baino gehiago dira hildakoak eta milaka desagertutakoak.

Lurrikara biek azken mendean Venezuela astindu daben indartsuenen artean dagoz. Gainera, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) ohartarazi eban hildakoen kopurua oso handia izan eitekeala. Hainbat herrialdek, tartean El Salvadorrek, Ekuadorrek eta Kolonbiak, laguntza humanitarioa eta erreskate taldeak eskaini dabez dagoeneko.

Bizkaiko venezuelarren alkartea

Tragediak eragindako minak aparteko eragina dauka Bizkaian. Immigrazinoaren Euskal Behatokiaren (Ikuspegi) datuen arabera, Venezuelan jaiotako 5.000 persona inguru bizi dira gaur egun gure lurraldean. Euskal Autonomia Erkidego osoan, kopurua 16.000 personatik gorakoa da. Holan, Venezuela atzerriko populazinoaren jatorrizko bost herrialde nagusietako bat da eskualdean.

Venezuelar honeen arteko asko euren herrialdean zailtasun politiko eta ekonomikoak izan ondoren heldu zan. Horregaitik, egonkortasuna, lana eta hezkuntza bilatzen ebezan Bizkaian eta inguruetan. Gaur egun, hondamendiaren albisteak telefonoen eta pantailen bidez iristen diranean, Venezuelarekiko lotura emozinonal hori inoiz baino biziagoa da.

Gaur arratsaldeko mezea, hain zuzen be, abiau zirenen eta geratu zirenen arteko lotura horretatik sortzen da. «Jauna nire artzaina da, ezer ez jat falta» (23. Salmoa) da ospakizunaren buru izango dan txatala alkartu gura daben guztiei edegia

David Urdaneta: “Euren mina, Eleiza osoaren mina da”

David Urdanetak webgune honi oraintsu eskainitako alkarrizketan azaldu dauenez, pastoral latinoamerikarra “familia zabala” da” Bizkaian. Gune horreetan, parrokiako laguntza-taldeek Venezuelako dozenaka familia hartzen dabez, fedean babes espiritual eta emozinonalerako puntua aurkituz.

«Laguntza logistikoa ez ezik, espirituala eta emozionala be eskaintzen dogu», inoan abadeak.


Foto (Vatican News)

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: