18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
04.07.2024

Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion

Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba Segura gotzainak eta Javi Garai abadeak bisita egin deutse Elorrioko monja domingotarrei. Berbetan jardun dabe eta Saint-Denis La Reunionen (Frantzia) dagoan bere alkartetik jaia ospatzera etorri dan Manuel Rivero bilbotar domingotarrak be bat egin dau eurrakaz. Udalbatzako kideek, Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak eleizkizunean parte hartu dabe. 

San Balendin eguneko ospakizunak irudi eta esaldi esanguratsuak itzi ditu goizean. Eguna, lainotuta esnatu da, baina euri barik ospatu dabez eguneko ekitaldi guztiak. Txistulariak kalejiran atara dira eta herritarrek santuaren irudiaz apaindu dabez balkoiak; taberna eta terrazetan jente asko ibili da eta eleiztarrek eguneko eleizkizun bietan parte hartu dabe. Lehenengoa, monja domingotarren eleizan ospatu da, Iñaki Jauregi parrokoa buru, eta bigarrena, basilikan, eguerdiko 12:00etan. 

Parrokiako abesbatzak girotu dau Meza Nagusia, non On Joseba Segura gotzaina buru izan dan eta Alex Alonso lurralde bikarioak, Hanoitik (Vietnam) etorritako hainbat abadek, domingotar fraileek, Juanito Gallastegi abadeak eta Iñaki Jauregi parrokoak alkar-meza ospatu daben. Eleizkizunean, Javi Garai be aurkeztu dabe, azken urteetan Algortan jardun ondoren, datorren kurtsotik aurrera Elorrioko taldean izango da-eta.

Homilia

Gotzainak mundu hone “ziurtasun-gabeziak” eta euroi aurre egiteko askotariko erak aitatu ditu. “Lasaitasunez hartu daigun ziurtasun-gabezia, baina beti be Jainkoak gizadi zapaldu, erasotu eta minduarentzat dauan egitasmoaren alde egiteko prest”.

Amaieran, Javi Garai abadeak esker ona adierazo dau harreragaitik eta datorren kurtsoan ekingo deutsan ibilbidean bidelagun izateko eskatu deutse eleiztarrei eta elorrioarrei.

Maitasunean bizi gura dogu oraina. Gizatasunean, alkarte bizimodua zainduta, behartsuei arreta erakutsita…Azken baten, Jesusen mezuaren edertasuna oinazean bizi diranei zabaltzen. San Balentinek holan bizi izan eban ministerioa, Ebanjelioaren maitasuna azken arnasera arte zabalduta.

Joseba Segura, Bilboko gotzaina
Berriotxoako San Balentin24
Una de las imágenes el día