Barriak
Etiquetado como: Elorria
Mila lagun inguru batu da Elorrion "Goazen 2025" ekitaldian
Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz.
800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko
Bilboko eleizbarrutiak bihar emongo deutso hasiera 2025-2026 pastoral kurtsoari Elorrion ospatuko dan ekitaldian. Berriotxoako San Balendinen jaioterriak egingo da "Goazen 2025", Itxaropenaren Jubileuaren eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuingurua,n fedea, historia eta ondarea batuko dituan ekitaldia. 800 lagun inguruk izena emon dau goizeko 10:00etan bost …
Elorrioren airetiko ikuspegi zoragarria
Bilboko eleizbarrutiak era ikusgarria aukeratu dau Goazen 2025 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia iragartzeko. Elorrio gainetik hegan egin dauan droneaz grabatutako bideo ikusgarriak herriaren ikuspegi zoragarria emoten dau. Goazen 2025 ekitaldia datorren zapatuz, irailak 27, izango da, "Batera- Daréis testimonio porque estáis conmigo (Joan 15, 27)" goiburuaren harira, …
Gotzaina Hanoira doa Berriotxoako San Balentinen erlikia eroatera
Bihar martitzena, Joseba Segura gotzaina Vietnamera joango da Hota Bui vietnameko abadeagaz batera. Emote ekitaldia abuztuaren 23an egingo da, So Kien santutegi nazionalean egingo dan ospakizunean. Bestalde, Bizkaiko eleizeak Vietnamera bialdu dauz Elorrioko domingotarren komentuan San Balentin agertzen dan margo baten erreplika bi.
Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea
2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.
Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba …
Berriotxoako San Balendin Eguna
1989an santu autortu ebenetik, Berriotxoako San Balendin Bilboko Eleizbarrutian zaindari dogu, Loiolako San inaziogaz batera. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Elorrioko Sortze Garbia parrokian eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian. Aurretik, goizeko 10:00etan ospatuko da Eukaristia Santa Ana komentuan.
Mezak Elorrioko basilikatik ETBn
Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina …
Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi …
Artxiboak Erromaraino eroan dau Elizbarrutiko emakumeen historia
Gaur, garagarrilak 1, 76 urte bete dira Bilboko Eleizbarrutiaren fundazinoaren bulda argitu zanetik. Egun horregaz bat eginik, Anabella Barrosok, Eleiz Artxibo Historikoaren zuzendariak, Eleizbarrutiko emakumeen historiari buruzko azterlan bat aurkeztu dau Erroman, European Academy of Domcionek (EUARE) antolatutako nazinoarteko kongresu baten barruan.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean
Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.



