18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Berriotxoako San Balendin Eguna
04.07.2024

Berriotxoako San Balendin Eguna

1989an santu autortu ebenetik, Berriotxoako San Balendin Bilboko Eleizbarrutian zaindari dogu, Loiolako San inaziogaz batera. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Elorrioko Sortze Garbia parrokian eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian. Aurretik, goizeko 10:00etan ospatuko da Eukaristia Santa Ana komentuan. 

Elorrioko eleizeak aparteko balio arkitektonikoa dauka Bizkaian. Gaur ehundazak sinisdunek eukiko dabe bere edertasunaz gozatzeko modua.

Vatikanoak 2012an onartu ondoren, uztailaren 4a, Berriotxoako San Balendin jai liturgiko lez ospatzen da Eleizbarrutian, hau da, mezan Aintza abestu edo esaten da eta beren-beregi Santuarenak diran otoitz eta irakurgaiak dagoz.

Domingotarren monasterioa

Gaur, beste urte batzuetan legez, gotzainak monjak bisitauko dauz komentuan bertan.

2024ko urtarriletik Patricia Mumo Mutuku, da alkarteko nagusia. Machakosen (Kenian) jaio zan eta sor Isabeli hartu eutsan lekukoa.

Elorriko Dominiken alkartea
Alkarteko monjak klausurako monastegietako elizbarrutiko ordezkariagaz,

Santuaren bizimodua ikusi daiteken museoa zabalik egongo da gaur. Komentuaren ondoan dago kokatuta.

Gozoak

Santa Anako klausurako monjek gozo bereziak egien dabez. Gaur ohiko mostatxoiak eta `katu mihinak´ salduko dabez Baina zalantza barik euren berezitasuna `Berriotxoa´deitutako pastela da.

Athleticen koparen finala zala-ta errezeta barria erabiliz tarta berezia kaleratu eben.

Tartak aldez aurretik eskatu behar dira.

Parroquia de la Purísima Concepción de Elorrio